Astelehena gaur hizki larriz idatzia izango dute Aginagan, bizi izan duten ospakizunez jositako asteburuaren ostean. Atseden hartzeko eguna gaurkoa, festa girora itzuliko dira eta bihar. San Praixku Egun handia ospatuko dute urriaren 4an Aginagan, beste hainbat ekitaldiarekin batera, bi urteko etenaldiaren ostean bueltan datozen hitzorduekin.
Besteak beste, herrikideak lehia bizian ikusiko ditugu arratsalde partean herri kirolen bueltan. Goizean, jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian.
Astearteko hitzorduen ondotik, jaien azken txanpa biziko dute Aginagan urriaren 7an Haurren eta Gazteen Egunarekin eta festak borobiltzeko urriaren 8ko Gaupasa Egunarekin.
AGINAGAKO JAIAK
Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, bertsolariek alaituta.
18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!
19:30 Sardina eta Sagardo banaketa trikitilariz alaitua.
Bitartean, XXXVIII. Toka Txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
Urriak 7, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak!
19:00 Tortilla patata txapelketa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak Arraten izango dira eskuragarri eta sare sozial bidez eskatutakoak gordeko dira. Urriaren 1era arte izango da izena emateko aukera.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Ameba eta Rodeo.
Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
17:00 Txan Magoa.
18:00 Txosna irekiera.
18:00 Andoni Ollokiegi.
Ondoren, poteo girotua.
00:00 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Fan & Go.
03:30 Dj Bull Eliza Zaharrean, goizaldera arte.
08:00 Errefus bilketa.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.