Aginagako jaiak

Desafio ikusgarria eta garaile bakarra, Aginaga

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 5a, 09:40

Elkarrekin lehia bizian, baina beti lagun artean. Aginaga lehian eta Aginaga garaile San Praixkuetako herri-kirolen desafioan.

Lokotsak biltzen, txingak eta zakuak garraiatzen, artoa aletzen, sokatiran, egurrak mozten... Sasoi betean dira aginagarrak, eta aurtengo San Praixkuetan ere agerian utzi dute herri-kirolen desafioan. San Praixku Eguna, lehiatokian bilakatu zuten Ariztitxo frontoia. Nabarmentzekoa aurten, bi urteren ostean, ohiko festa giroa itzuli den honetan, belaunaldi berriaren parte hartzea. Eta gazteenek ere argi utzi dute; haria ez da eten Aginagan.

Astearte arratsaldean, bertako frontoian ikus-entzuleak ere jaialdi betean murgilarazi zituen herri-kiroletan jasotako ondoko irudiok horren lekuko.