Aginagako jaiak

San Praixkuen azken txanpari begira

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 6a, 08:49

Egunotako atseden egunen ondotik, indarberrituta itzuliko dira Aginagako San Praixkuak, azken asteburuari ekiteko.

Haurren eta Umeen Eguna ospatuko dute lehenbizi ostiralean, urriaren 7an. Aginagako Eskolan jai izango dute, eta gaztetxoek haien festa egun handiaz lasai ederran gozatu dezaten. Jolasak, bazkaria, buruhandiak... egun pasa ederra antolatu diete. Gazteen belaunaldiak hartuko die lekukoa iluntzean, Aginaga Sagardotegian ospatuko duten afariarekin. Eta eguna borobiltzeko kontzertu gaua Eliza Zaharrean.

Beranduegi izan gabe amaituko dute parranda gaua askok, biharamuna bai, larunbat luzea izango baita. Urriaren 8an, urte luzeetako ohiturari jarraiki, San Praixkuei amaiera emateko gaupasa luzea antolatu du Jai Batzordeak Aginagan.

AGINAGAKO JAIAK
Urriak 7, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak!
19:00 Tortilla patata txapelketa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak Arraten izango dira eskuragarri eta sare sozial bidez eskatutakoak gordeko dira. Urriaren 1era arte izango da izena emateko aukera.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Ameba eta Rodeo.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
17:00 Txan Magoa.
18:00 Txosna irekiera.
18:00 Andoni Ollokiegi.
Ondoren, poteo girotua.
00:00 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Fan & Go.
03:30 Dj Bull Eliza Zaharrean, goizaldera arte.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.