Haur eta gazteek ostiralean izan zuten jolaserako zein bapo jateko abagunea Aginagako jaietan. Puzgarrietan jauzika ibili, txokolatea hartu, patata tortila eder bat egin eta bazkaldu zein afaltzeko aukera bikaina izan zen.