Aginagako Arrate elkarteko kideak sasoi onean daude

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 17a, 14:49

Aginagako Arrate elkarteko kide batzuk dira argazkikoak. Deba eta Mutriku arteko ibilbidea osatu zuten urriaren 15ean. Agijupens, erretiratu eta pentsiodunen gizarte zentroen Gipuzkoako elkarteak antolaturiko irteera izan zenez, lagun gehiagorekin batera egin zuten bi herrien arteko bidea.