Perli eta Koxkolo pailazoak Aginagan arituko dira larunbat honetan

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 24a, 11:17

Perli eta Koxkolo pailazoek “bidaia liluragarri bat” proposatuko diete Aginagako Eliza Zaharrera bertaratzen diren guztiei. Antxomolantxa elkarteak antolatu du larunbat arratsalde honetako ekitaldia eta 17:30ean hasiko da.

 

Perli eta Koxkolo oso saltseroak dira. Musikaren eta dantzaren laguntzaz osatzen dute ‘Bidaia lliluragarria’ izeneko emanaldia. “Aniztasunaren aldeko istorio musikatua, irudimena pizteko eta familia-giroan primeran pasatzeko”, pailazoek beraiek aditzera eman izan dutenez.

Antton Aranburu eta Lore Ibarguren dira ikuskizun honen sortzaileak. esan bezala, larunbat honetan Aginagan izango dira. 17:30etik aurrera, Eliza Zaharrean.