Kantu-jira eta pailazoen emanaldia Aginagan, larunbateko kultur hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 28a, 08:25

Asteburuko kultur agendan bi hitzordu; kantu-jira eta pailazoen emanaldia Aginagak. Biak ala biak, larunbat honetan bertan.

Kantu-jira
Hilero moduan, bueltan dator Usurbilgo Euskal Kantu Taldea plazara. Larunbat honetan, urriaren 29an, herriko kaleak girotuko dituzte, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. Ez ahaztu, kantu-liburuxka eramatea. Gogoan izan, aipatu taldekoak astelehenero biltzen dira arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan.

Pailazoen emanaldia
Perli eta Koxkolo pailazoek “Bidaia liluragarri bat” proposatuko diete Aginagako Eliza Zaharrera bertaratzen diren guztiei. Antxomolantxa elkarteak antolatu du larunbat arratsalde honetako ekitaldia eta 17:30ean hasiko da.