Aginagako Eliza Zaharra goraino bete du Kalakan taldeak

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 6a, 13:03

Kontzertu arrakastatsua eskaini zuen larunbat gauean Kalakan taldeak Aginagako Eliza Zaharrean.

Emanaldi xumea eskaintzera zetozela iragarri zuten, gehienbat "a capella" abestuko zutela. Txalo artean hartu zuten ikus-entzuleek eskuzabalik hartu zuten. Harrera beroa egin zioten larunbat gauean Aginagako Eliza Zaharrean bildutakoek Kalakan taldeko hirukoteari; Jamixel Bereau (ahotsa, danborra, kanpaiak, panderoa, teklatua), Xan Errotabehere (ahotsa, alboka, xirula, teklatua) eta Bixente Etxegarai (ahotsa, bonboa, tronboia, teklatua). Bertako elkargunean antolatutako kontzertuak biltokia goraino bete zuen. Hirukotearen ahotsak publikoa gogotik hunkitu eta liluratu zuen.

Bezperan Bilbon emanaldia eskaintzetik zetozen Kalakan-ekoak. Datozen asteotan Frantzian barrena ibiliko dira, Bordelen edota Marseillan, Belgikara ere joatekoak dira.