Aginagako eskolaren ospakizun eguna larunbatean

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 18a, 08:16

Musika giroan borobilduko duten eskolaren bueltako ospakizun eguna iragarri dute Aginagan larunbatean. Datozen asteei begira iragarri diren ekimenetako bat izango da.

Urte amaiera bizia iragarri dute Aginagan. Hasteko, eskolaren bueltako ospakizun eguna larunbatean. Maddi eta Elene Usurbilgo musikariek borobilduko dute eguna. Ostiral honetan abiatuko den Euskaraldia ere Eliza Zaharrean amaituko da abenduaren 3ko Euskararen Egunean. Antzezlan baterako sarrerak ere eskura daitezke jada. Lerrootan xehetasunak.

EKIMEN ZIKLOA AGINAGAN
Azaroak 19, larunbata
12:00 Eskolako baratza txukuntzeko auzolana eta eskulanak.
14:00 Herri Bazkaria (15€).
16:00 Karaokea eta DJa.
17:00 Txokolatea.
Ondoren, jolasak frontoian.

Eliza Zaharra Elkargunearen eskutik:
19:30 Maddi eta Elene. 
"Usurbilgo bi musikari gazte bikainak ditugu. Ahots indartsu eta goxoak promesa handi hauenak".

Antolatzailea: Aginagako Eskola.


Abenduak 3, larunbata
22:00 Euskaraldiko Gala
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
Zehaztasunak: "Euskaraldiaren baitan antolatu den Gala dugu hau. Late nigth formatuko saio berritzaile honetan aurkezleek gidatuta musikariak, monologistak, bentrilokuoak, magoak, zirkua eta askoz gehiago!".
Sarrerak: 10 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eta Arrate tabernan salgai.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.


Abenduak 11, igandea
18:00 "Lehendakari gaia" antzezlana Aginagako Eliza Zaharra.
Zehaztasunak: "Lehendakari hautatu berriaren inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen lagunduko dion psikiatrak lehendakariari. Ekitaldi nagusia ez izorratzeko dituen “tik” barregarriak kentzen nola laguntzen dion kontatzen da antzerkian".
Aktoreak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Sarrerak: 5 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eta Arrate tabernan.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.