Eskola Txikien Eguna

Eskola Txikien Eguna ospatu dute Aginagan

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 19a, 20:45

Eskola Txikien Eguna ospatu dute Aginagan gaurko egunez. Goizean eskolako baratza txukuntzeko azpiegitura berria prestatu dute helduek umeek jolasteko aprobetxatu duten bitartean. Ondoren, bazkaria egin dute Eliza Zaharrean eta Dj zein karaokearekin hartu dute arratsaldea. Jokoak egiteko aukera ere izan dute, eta amaitzeko Maddi eta Eleneren kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.