Maddik eta Elenek gogotik girotu dute Eliza Zaharra elkargunea

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 20a, 09:54

Larunbateko Aginagako eskolari lotutako ekimen eguna borobildu dute Usurbilgo musikariek.

Kalakan taldea izan zen hilabete honetan Aginagako Eliza Zaharra elkarguneko oholtzara igotzen lehena. Asteotan kultur eskaintza zabalak girotuko du eremua. Larunbat honetan esaterako, Aginagako eskolak ospakizun eguna izan du. Aginagako Eliza Zaharrean borobildu dituzte ekimenak, Maddi Zuloaga eta Elene Alustiza herrikideen emanaldiarekin. Euskal abesti ezagunekin girotu dute larunbat iluntzea, Euskaraldia hasi berri den honetan.

Euskaraldia amaitzeko sortzaile anitzen eskutik biziko dugun gala berezia iragarri dute elkargune berean, abenduaren 3an eta astebete beranduago "Lehendakari gaia" antzezlana. Olentzerori ere Eliza Zaharrean egingo diote ongi etorria abenduaren 23an. Lehenago, adinekoentzako guatekea ere antolatu dute. Abenduan ere Aginagako Eliza Zaharra bizi asko izango dugu beraz.

Segidan, datorren hilabeteko lehen egunetarako hitzorduen berri:


EKIMEN ZIKLOA AGINAGAN
Abenduak 3, larunbata
22:00 Euskaraldiko Gala
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
Zehaztasunak: "Euskaraldiaren baitan antolatu den Gala dugu hau. Late nigth formatuko saio berritzaile honetan aurkezleek gidatuta musikariak, monologistak, bentrilokuoak, magoak, zirkua eta askoz gehiago!".
Sarrerak: 10 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman eta Arrate tabernan salgai.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.

Abenduak 11, igandea
18:00 "Lehendakari gaia" antzezlana Aginagako Eliza Zaharra.
Zehaztasunak: "Lehendakari hautatu berriaren inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen lagunduko dion psikiatrak lehendakariari. Ekitaldi nagusia ez izorratzeko dituen “tik” barregarriak kentzen nola laguntzen dion kontatzen da antzerkian".
Aktoreak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Sarrerak: 5 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eta Arrate tabernan.
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.