HAPO

Aginagaren etorkizuna hizpide, HAPO-aren bigarren aurkezpen saioan

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 24a, 13:40

Aginagako Eliza Zaharra elkargune berrituan datozen 15 urteotarako hasieraz onartu berri duten Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) nondik norakoak aurkeztu ditu udal gobernu taldeak.

Udalerri honen etorkizuna marrazten duen Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO), urriko udalbatzarrean hasieraz onartu zutena, aurkeztu eta ekarpenak biltzeko fasean da udal gobernu taldea. Iragan astean Potxoenean eginiko lehen aurkezpen saioaren ondotik, asteazken honetan Aginagan aurkeztu dute. Gogoan izan, urtarrilaren 31ra arte alegazio epean izango dela planeamendua.

2014. urteaz geroztik bideratu diren hamaika parte hartze prozesu eta azterlanetik dator HAPO berria. Besteak beste, 2017-2018 urte artean Aginagako herrigunea antolatzeko proposamena egiteko parte-hartze prozesua egin zuten.

Testuinguru horretan, diseinatu da baita Aginagaren eta Urdaiagaren etorkizuna. Besteak beste proposamenok biltzen ditu:

Aginagan
-Kaxkoa oinezkoentzat izatea: pilotaleku ingurua berrantolatzea. Autoak Eliza ingurura frontoi atzetik edo N-634 errepidetik sartzea.
-N-634 errepideko ibilgailuen joan-etorriak baretzea: 50 kilometro orduko abiadura muga errespetatzeko elementuak txertatzea; ibilgailuen biraketak hobeto antolatzea; autobus geltokiak indartzea, oinezko espaloien baldintzak hobetzea...
-Garapen eremu nagusiak:
1-Txagaineta: industria jarduera handitzeko aukera, egungo antolamendua finkatuta.
2-Elutx: 27 etxebizitza berri (11 sozial, 4 tasatu eta 12 libre) eta ekipamendu komunitarioko lokal berria eta oinezkoentzako lotura berria herrigunera.
3-Etxe-lore: eraikia dagoen ingurua bere onera ekarri eta etxebizitza berriak (9 sozial, 6 tasatu eta 19 libre) eta ekipamendu komunitarioko lokala.
4-Arrobigain: utzita dagoen eremua berrantolatu eta aparkalekua sortzen da (4 etxebizitza libre).

Txokoalden
-Biribilgune berria N-634 errepidetik auzorako sarbidean.
-Aginagarekin eta Usurbilgo herrigunearekin oinezko/bizikleta lotura insartzea erriberatik.
-Bidegorri sarea Orioraino zabaltzea.
-ETS-ren tren zerbitzua berreskuratzea.
-Erroizpe elkartea kokatua dagoen eraikina berreraiki eta handitzea, etxebizitza berriak sortu (5 etxebizitza libre) eta elkartea bera berritzeko.
-Bekoerrota: erretako eraikina berreraikitzeko aukera babes ofizialeko etxebizitzak egiteko eta errota berreskuratzeko.

San Esteban
-Bi espazio handitzeko aukera jasoko da; Leizekaldea parkea eta Usurbil bertako uraz hornitzeko depositua handitzea.

Aurkezpen eta erakusketak
Aurkezpenak
Azaroak 30, asteazkena
18:00
Zubietako Kaxkapen.

Erakusketak:
-Azaroak 23-29: Aginagako Eliza Zaharra.
-Azaroak 30-abenduak 6: Zubietako Kaxkape.
-Abenduak 7-31: Sutegi.

Arkitektoarekin hitzorduak
Azaroan eta urtarrilean
-Astelehen arratsaldeak: 17:00-19:00.
-Astearte goizak: 9:00-13:00.
Hitzordua eskatu aurrez: 943 371 951.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.