Euskaraldiaren amaiera galatik hasita, ekintzez beteriko abendua Eliza Zaharra elkargunean

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 29a, 09:41

Hainbat ekintza antolatu dituzte asteotarako Aginagako Eliza Zaharrean.

Euskaraldiaren amaiera, "Lehendakari gaia" antzezlana, "Aginaga biziberritzen" aurkezpena, adinekoentzako guatekea eta askoz gehiago... Hemen aipatu elkargunera datozen ekintzen berri. Lerrootan abenduko lehen hamabostaldiko ekimenei buruzko xehetasunak. Eguberri giroko hitzorduak ere antolatu dituzte.

Aginagako Eliza Zaharra elkarguneko eskaintza
Abenduak 3, larunbata
22:00
Euskaraldiko gala: Late Night saioa.
“Euskaraldiaren baitan antolatu den Gala dugu hau. Late nigth formatuko saio berritzaile honetan aurkezleek gidatuta musikariak, monologistak, sabel-hiztunak, magoak, zirkua eta askoz gehiago!”.
Sarrera: 10 euro.
Izen-ematea: usurbilkultura.eus /Arrate.

Abenduak 11, igandea
18:00
"Lehendakari gaia" antzezlana.
"Lehendakari hautatu berriaren inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen lagunduko dion psikiatrak lehendakariari. Ekitaldi nagusia ez izorratzeko dituen “tik” barregarriak kentzen nola laguntzen dion kontatzen da antzerkian".
Aktoreak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Sarrerak: 5 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eta Arrate tabernan.

Abenduak 15, osteguna
18:00
“Aginaga Biziberritzen” aurkezpen herritarra.
“Aztikerren laguntzaz egindako herri inkestaren ondorioen eta 2023ko urratsen aurkezpena”.

Abenduak 17, larunbata
18:00
Adinekoentzako guatekea! Mariatxiak eta aspaldiko abesti dantzagarriak.
Sarrera: doan.

Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.