Lau eta erdiko Master Laboral Kutxa txapelketako finalerako txartela eskuratzen saiatuko da Miriam Arrillaga igandean

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 2a, 10:54

Master Laboral Kutxa txapelketa amaierara iristen ari da jada. Lau pilotari baino ez dira geratzen lehian, eta horien artean Miriam Arrillaga aginagarra dago. Iganden honetan finalerako txartela eskuratzen saiatuko da Abadiñoko Matiena pilotalekuan, eta hori zuzenean jarraitzeko aukera izango da EITB1en bidez, 12etan hasita.

Lehen finalerdian, binakako txapela elkarrekin irabazi zuten Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminderi elkarren aurka arituko dira finalerako nor sailkatuko. Bigarren finalerdian izango da Miriam Arrillaga. Biarritzen zilarrezko domina irabazi zuen, baina Amaia Aldariri gailendu beharko zaio finala jokatu nahi badu. Azken hau egungo Master Laboral Kutxa txapelketako irabazlea da.