Euskaraldia

Euskaraldiaren amaiera gala Aginagan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 2a, 10:48

Diziplina anitzetako sortzaileak bilduko dituen gaualdia antolatu dute Euskararen Egunerako Aginagako Eliza Zaharrean. Urte amaierara begirako ekimen zikloko lehen hitzordua izango da.

Euskaraldiaren amaiera gala, antzerkia, eguberri giroko hitzorduak... Ekimen ziklo zabala iragarri dute urtea agurtzeko Aginagako Eliza Zaharra elkargunean.

Aginagako Eliza Zaharra elkarguneko eskaintza
Abenduak 3, larunbata
22:00
Euskaraldiko gala: Late Night saioa.
“Euskaraldiaren baitan antolatu den Gala dugu hau. Late nigth formatuko saio berritzaile honetan aurkezleek gidatuta musikariak, monologistak, sabel-hiztunak, magoak, zirkua eta askoz gehiago!”.
Sarrera: 10 euro.
Izen-ematea: usurbilkultura.eus /Arrate.

Abenduak 11, igandea
18:00
"Lehendakari gaia" antzezlana.
"Lehendakari hautatu berriaren inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen lagunduko dion psikiatrak lehendakariari. Ekitaldi nagusia ez izorratzeko dituen “tik” barregarriak kentzen nola laguntzen dion kontatzen da antzerkian".
Aktoreak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Sarrerak: 5 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eta Arrate tabernan.

Abenduak 15, osteguna
18:00
“Aginaga Biziberritzen” aurkezpen herritarra.
“Aztikerren laguntzaz egindako herri inkestaren ondorioen eta 2023ko urratsen aurkezpena”.

Abenduak 17, larunbata
18:00
Adinekoentzako guatekea! Mariatxiak eta aspaldiko abesti dantzagarriak.
Sarrera: doan.

Abenduak 21, asteazkena
18:00 Talo eta txistor jana Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "bakoitzak bere taloa egiten ikasteko aukera izango du eta ondoren, talo-jana!".

Abenduak 23, ostirala
18:00 Olentzeroren etorrera Aginagara Sekañako bidegurutzetik Aginagako Eliza Zaharrera.
Zehaztasunak: "Sekaña eta Mitxerkoneko gurutzetatik behera etorriko da Olentzero haurren eskutitzak jasotzera Eliza Zaharrera".

Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.