'Lehendakari gaia' antzezlana izango da igandean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 10a, 08:00

Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonista dituen Lehendakari gaia antzezlana izango da igande honetan, 18:00etan hasita, Aginagako Eliza Zaharrean. Sarrerak salgai dira Arrate tabernan edota usurbilkultura.eus plataforman.

Antzezlanaz gain, hainbat ekintza antolatu dituzte Aginagako Eliza Zaharrean.

 

Abenduak 11, igandea

18:00 “Lehendakari gaia” antzezlana.

Sinopsia: “Lehendakari hautatu berriaren inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen lagunduko dio psikiatrak lehendakariari. Ekitaldi nagusia ez izorratzeko dituen ‘tik’ barregarriak kentzen lagunduko dio”.

Aktoreak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.

Sarrerak: 5 eurotan usurbilkultura.eus plataforman eta Arrate tabernan.

 

Bestelako ekitaldiak

Abenduak 15, osteguna

18:00 “Aginaga Biziberritzen” aurkezpen herritarra.

Azalpena: “Aztikerren laguntzaz egindako herri inkestaren ondorioen eta 2023ko urratsen aurkezpena”.

 

Abenduak 17, larunbata

18:00 Adinekoentzako guatekea! Mariatxiak eta aspaldiko abesti dantzagarriak.

Sarrera: doan.

Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.