“Lehendakari gaia” antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 11a, 19:52

Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartzak antzeztutako “Lehendakari gaia” antzezlana egin dute gaur arratsaldean Aginagako Eliza Zaharrean. Goraino bete da Eliza Zaharra eta barrerik ez da falta izan antzezlanak iraun bitartean.

Lehendakari hautatu berriaren inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen lagundu dio  psikiatrak lehendakariari. Ekitaldi nagusia ez izorratzeko dituen “tik” barregarriak kentzen nola laguntzen dion kontatu dute antzerkiaren bitartez.