Herri inkestaren emaitzen aurkezpena eta guatekea aste honetan Aginagan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 13a, 08:43

Adi, Eliza Zaharra elkargunean antolatu dituzten datozen ekitaldiei.

Aste honetarako bi hitzordu iragarri dituzte:

Urte amaierako ekintzak Aginagan
Abenduak 15, osteguna
18:00
“Aginaga Biziberritzen” aurkezpen herritarra.
“Aztikerren laguntzaz egindako herri inkestaren ondorioen eta 2023ko urratsen aurkezpena”.

Abenduak 17, larunbata
18:00
Adinekoentzako guatekea! Mariatxiak eta aspaldiko abesti dantzagarriak.
Sarrera: doan.

Abenduak 21, asteazkena
18:00 Talo eta txistor jana Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "bakoitzak bere taloa egiten ikasteko aukera izango du eta ondoren, talo-jana!".

Abenduak 23, ostirala
18:00 Olentzeroren etorrera Aginagara, Sekañako bidegurutzetik Aginagako Eliza Zaharrera. Gutun bilketa Eliza Zaharrean.

Antolatzailea: 
Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.

Abenduak 24, ostirala
09:00 Kantu-jira etxez etxe elizatik abiatuta. 15:00ak alderako Aginaga Kaxkoan.
Antolatzailea: Katekesi taldea.