Orbeldikoak Sutegin eta guatekea Aginagan, dantzazaleen larunbatean

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 16a, 09:08

Dantzarako bi proposamen erakargarri larunbat honi begira.

Dantza giro bizian datorkigu larunbat hau Aginagara eta Kaleberrira. Aginagan Eliza Zaharra elkargunean asteotarako antolatu dituzten ekintzen artean, adinekoentzako guatekea ospatuko dute larunbat arratsaldeko 18:00etan. "Adinekoentzako guatekea! Mariatxiak eta aspaldiko abesti dantzagarriak izango ditugu!". Hitzordurako sarrera doakoa izango da.

Sutegin aldiz, Orbeldikoak ikusiko ditugu auditorioko oholtza gainean larunbat arratsaldeko 18:00etan. "Emanaldi honetan Orbeldi Dantza taldeak euskal lurralde ezberdinetako dantza tradizionalak taularatuko ditu. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herri ezberdinetan XIX. eta XX. mendetan sortutako pauso eta jantzi ezberdinak ikusi ahal izango dira bertan". 



Urte amaierako ekintzak Aginagan
Abenduak 15, osteguna
18:00
“Aginaga Biziberritzen” aurkezpen herritarra.
“Aztikerren laguntzaz egindako herri inkestaren ondorioen eta 2023ko urratsen aurkezpena”.

Abenduak 17, larunbata
18:00
Adinekoentzako guatekea! Mariatxiak eta aspaldiko abesti dantzagarriak.
Sarrera: doan.

Abenduak 21, asteazkena
18:00 Talo eta txistor jana Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "bakoitzak bere taloa egiten ikasteko aukera izango du eta ondoren, talo-jana!".

Abenduak 23, ostirala
18:00 Olentzeroren etorrera Aginagara, Sekañako bidegurutzetik Aginagako Eliza Zaharrera. Gutun bilketa Eliza Zaharrean.

Antolatzailea: 
Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.

Abenduak 24, ostirala
09:00 Kantu-jira etxez etxe elizatik abiatuta. 15:00ak alderako Aginaga Kaxkoan.
Antolatzailea: Katekesi taldea.