Olentzero Aginagan bisitan izan da

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 23a, 20:37

Olentzero Aginagan izan da bisitan bihar gauean ekarriko dituen opariei buruzko gutunak bildu eta aginagarrak gertutik ezagutzeko. Menditik barna Sekañara jaitsi da laguntzaileekin batera, eta bertan itxaroten ari ziren ume guztiekin Eliza Zaharrerako bidea hartu du. Bertan, gutunak jaso eta haurrekin hitz egiteaz gain, argazkiak ateratzeko aukera ere izan dute.

Bihar, kantu saioak egingo dituzte goizean Aginagan eta arratsaldean Zubietan zein Santuenean. Ondoren, Usurbilen izango da Olentzero 17:00-18:00 bitartean.