ZINEMA EUSKARAZ

Animaziozko film bat eskainiko dute igande honetan Aginagan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 24a, 10:30

Igande arratsaldean euskarazko film bat eskainiko dute Aginagako Eliza Zaharrean. Terra Willy: planeta ezezaguna animaziozko pelikula da eta adin guztientzako egokia. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da proiekzioa eta doan izango da.

‘Terra Willy: planeta ezezaguna’

  • Eguna: urtarrilak 29 igandea.
  • Ordua: 17:00etan.
  • Non: Aginagako Eliza Zaharrean.
  • Sarrera: doan.
  • Sinopsia: Gurasoekin espazioan zehar bidaian dabilen mutil koskorra da Willy. Espazio ontziak istripu bat izan du ordea, eta larrialdi kapsula batean bertatik kanporatua izango da Willy. Gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Willyk gurasoak bilatzeko modua aurkitu beharko du orain. Ahalegin horretan, bidelagun izango ditu Buck biziraupen robota eta Flash estralurtarra.