Miriam Arrillaga Miren Larrarterekin arituko da VII. Master Laboral Kutxa lehiaketan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 26a, 15:29

Aurkeztu berri dute VII. Master Laboral Kutxa lehiaketa eta bertan parte hartuko duten pilotarien berri ere eman dute. Miriam Arrillaga aginagarrak Miren Larrarterekin hartuko du parte aurtengoan elite mailan pilota mistoarekin.

Aurtengo Master Laboral Kutxaren VII. edizioan 65 pilotarik hartuko dute parte, tartean Miriam Arrillaga aginagarrak. Pilota Goxuan 25 pilotari arituko dira, pilota mistoan gazteen kategorian 24, pilota mistoko 1.mailan 8, eta azkenik, Arrillagak parte hartuko duen pilota mistoko elite mailan beste 8. 

 

Iaz, pilota mistoko elite mailan Olatz Arrizabalagak eta Enara Gamindek jantzi zuten txapela, baina aurten ez dute bikotea osatuko. Larrarte-Arrillaga, Arrizabalaga-Capellan, Aldai-Mendizabal eta Garai-Gaminde bikoteak arituko dira nor baino nor aurtengo txapela eskuratzeko. Denak denen aurka arituko dira eta ligaxkako sailkapenaren arabera jokatuko dituzte Laudioko finalerdiak, lehenengoak laugarrenen aurka eta bigarrenak hirugarrenen aurka. 

 

Mungian hasiko da txapelketa eta martxoaren 26an amaituko da Zarauzko Aritzbatalden. Finalerdiak (martxoaren 12an) eta finalak EITB1en bidez jarraitzeko aukera izango da.