Adi Aginaga aldetik igarotzekoak zaretenoi; Etzabal eta Iarbe arteko bidea bi astez partzialki itxita egongo dela ohartarazi du Usurbilgo Udalak. Tarte horretan, udal-brigada "ur hornidura sarea berritzeko lanetan" ari da. Lanok amaitzeko 15 egun beharko dituztela aurreikusi du Udalak. "Bertako bizilagunei ahalik eta kalterik gutxien sortzen ahaleginduko dira", gaineratu du.
N-634 errepideko erréis, otsaila amaierara arte itxita
Errepide kontuekin segita, gogoan izan bestalde, otsailaren 28ra arte gutxienez, N-634 errepideko errei bat itxita egongo da Troia eta Txikierdi artean. "Tarte horretan, trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanei berrekingo diete. Behin-behineko semaforoak jarriko dituzte, eta trafiko handiko aldietan langileek bideratuko dute".