Aginaga Winter Series pala txapelketa herrikoia martxoan

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 27a, 19:37

Aginagako Hariztitxo frontoian pala txapelketa antolatu dute martxorako. Aldez aurretik, otsailaren 17a baino lehen eman beharko da izena Arrate tabernan eta bikote bakoitzak 10€ ordaindu beharko du. 

Baldintza batzuk bete beharko dira jokatu ahal izateko. Txapelketa mistoa izango da eta gutxienez 16 urte beharko dira parte hartu ahal izateko. Jatorriari dagokionez, aginagarra edo usurbildarra izan behar da eta bikote bakoitzeko federatu bakarra onartuko da. Kontuan hartu beharko da teniseko pilotarekin jokatuko direla partidu guztiak.

 

Martxoaren 25ean izango da finala Hariztitxo frontoian 18:00etan hasita. Ondoren, Eliza Zaharrean sari banaketa egingo dute, parte hartzaileen artean zozketak egingo dituzte eta jaialdi bat egitea ere aurreikusi dute.