“Eman gogor, Aitor”

Erredakzioa 2023ko ots. 4a, 21:18

Erik Jakak eta Aitor Aranguren aginagarrak Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute. Aginagatik joandako lagun talde handi baten babesa izan dute Labrit pilotalekuko harmailetan.

Azken sailkatuak ziren, garaipen bakarrarekin. Larunbat honetan ordea, 22-16 nagusitu dira Peio Etxeberria eta Beñat Rezustaren aurkako norgehiagokan. Partida parekatua izan da hasiera-hasieratik. Aginagatik joandako 50 lagunek, beraz, partida ederra ikusi dute Iruñeko Labriten eta Aitor Arangurenek eskainitako  erakustaldiaren lekuko apartak izan dira.