Aginaga Winter Series pala txapelketan izena emateko epea amaitzear da

Erredakzioa 2023ko ots. 10a, 07:16

Argazkia, artxibokoa.

Euskal Telebistan eskaintzen duten txapelketa bati hartu diote izena. Aginagan jokatuko den hau ordea, mistoa izango da eta  palaz jokatuko da. Martxoan hasiko dira partidak baina aldez aurretik eman behar da izena. Otsailaren 17a baino lehen eman beharko da izena Arrate tabernan.

  • Pala txapelketa hau mistoa izango da. Antolatzaileen esanetan, “edozein modutara izan daiteke bikote: bi gizonezko, bi emakumezko, gizon-emakume,...”.
  • Jatorriari dagokionez, aginagarra edo usurbildarra izan behar da eta bikote bakoitzeko federatu bakarra onartuko da.
  • Adina, gutxienez 16 urte beharko dira parte hartu ahal izateko. 
  • Teniseko pilotarekin jokatuko da txapelketa.
  • Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du.
  • Finala: martxoaren 25ean Aginagako Hariztitxo frontoian. Ordua: 18:00etan. Ondoren, Eliza Zaharrean sari banaketa eta parte hartzaileen artean zozketak.