2023-24 ikasturtea

Ate irekien eguna Aginagako eskolan, matrikulazio epea zabaltzear den honetan

Noaua Aldizkaria 2023ko otsailaren 10a

Matrikulazio epea zabaltzear duten honetan, ate irekien eguna antolatu du Aginagako eskolak, larunbat honetarako, otsailak 11, goizeko 11:00-12:30 artean. Eskolako proiektua eta azpiegiturak ezagutzeko aukera izango dute ekitaldira joandakoek. Egunotan berri eman moduan, eraldatze prozesu betean dute eskola.

Matrikulazioa, atzeratua
Otsailaren 13an irekiko dute 2023-24 ikasturterako HH, LH eta DBH zikloak eskaintzen dituzten ikastetxeetan izena emateko epea. Udalerri honetan Udarregi Ikastolaneta Aginaga zein Zubietako eskoletan.

2023-24 ikasturterako matrikulaziorako egutegia
-Otsailak 13-24: eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea.
-Martxoak 14: eskatzaileen zerrenda argitaratzea eta onartzeko prozesua abiaraztea.
-Martxoak 14-27: eskatzaileen zerrenda ikusgai.
-Martxoak 28: behin-behineko zerrendak argitaratzea.
-Martxoak 28-apirilak 4: behin-behineko zerrendak ikusgai. Erreklamazioak Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu edo eskabidean atzera egiteko aukera.
-Apirilak 20: behin betiko zerrenden argitalpena.
-Apirilak 20-maiatzak 22: behin betiko zerrendak ikusgai, eta hauei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko aukera.
-Apirilak 27: Lurralde-ordezkariak esleitutako plazen zerrendak argitaratzea.
-Irailaren 15era arte: itxarote-zerrenden eta plazen erreserbaren iraunaldia.

Zubietako Eskola
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org

Aginagako Eskola
Erriberako Kalea 7
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
aginaga.eskolatxikiak.org

Udarregi Ikastola
Gernika ibilbidea, 11
943 36 12 16
udarregi.eus
usurbil@ikastola.eus