Ate irekien eguna izan dute Aginagako Eskola Txikian

Noaua Aldizkaria 2023ko ots. 11a, 13:13

Ate irekien eguna izan dute gaur Aginagako eskola txikian. Datorren ikasturtean eskolan izena emateko interesa duten familia batzuk hurbildu dira saiora eta eskola ikusteaz gain, funtzionamendua eta egunerokotasunaz hitz egin dute.

Otsailaren 13an, astelehenean, irekiko dute 2023-24 ikasturterako HH, LH eta DBH zikloak eskaintzen dituzten ikastetxeetan izena emateko epea. Udalerri honetan Udarregi Ikastolan eta Aginaga zein Zubietako eskoletan.

 

2023-24 ikasturterako matrikulaziorako egutegia

-Otsailak 13-24: eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea.

-Martxoak 14: eskatzaileen zerrenda argitaratzea eta onartzeko prozesua abiaraztea.

-Martxoak 14-27: eskatzaileen zerrenda ikusgai.

-Martxoak 28: behin-behineko zerrendak argitaratzea.

-Martxoak 28-apirilak 4: behin-behineko zerrendak ikusgai. Erreklamazioak Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu edo eskabidean atzera egiteko aukera.

-Apirilak 20: behin betiko zerrenden argitalpena.

-Apirilak 20-maiatzak 22: behin betiko zerrendak ikusgai, eta hauei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko aukera.

-Apirilak 27: Lurralde-ordezkariak esleitutako plazen zerrendak argitaratzea.

-Irailaren 15 arte: itxarote-zerrenden eta plazen erreserbaren iraunaldia.

 

Zubietako Eskola

943 372 931

012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org

www.zubieta.eskolatxikiak.org

 

Aginagako Eskola

Erriberako Kalea 7

Tlf: 943 372 044

Fax: 943 372 044

012261aa@hezkuntza.net

aginaga.eskolatxikiak.org

 

Udarregi Ikastola

Gernika ibilbidea, 11

943 36 12 16

udarregi.eus

usurbil@ikastola.eus