INAUTERIAK

Aginagako Eskolako gaztetxoek antzezlan bat eskaini dute Eliza Zaharrean

Erredakzioa 2023ko ots. 17a, 17:11

Beste toki batzuetan dantzan edota kalejiran aritzen dira, Inauterietako kanten erritmoan. Aginagan ordea, beste modu batean murgildu dira mozorro festan. Itsasoko motibo ezberdinak baliatuz, antzezlan aparta prestatu dute. Bertaratu diren gurasoen zein senideen gozamenerako.

Antzezpenari ekin aurretik argazki saio bat egin dute Eliza Zaharraren atarian. Behin "photocall"-etik igaro eta gero, Inauterietarako propio osatu duten ikuskizunari ekin diote. Argazki esanguratsuenak bildu ditugu hemen: