XIII. mendeko hiribildutik hasi eta errioko historian barna zazpi gai nagusi aztertu dituzte ordu eta erdi iraun duen saioan. Barre algarak eta iraganeko herritarrak ezagutzeko aukera bikaina izan da.
Herrimamituz historia eta bertsoa uztartzen dituen emanaldia eskaini dute gaur arratsaldean Aginagako Eliza Zaharrean. Xabier Alberdi historialariaren gidaritzapean, Aginaga eta Usurbil inguruko historia ezagutu eta Iñigo Mantzizidor (Mantxi) eta Andoni Egaña bertsolariek pertsonaiei bizitza eman diete.