Asteburuan erabakiko dira Binakako Master Laboral Kutxako finalerdiak

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 3a, 17:58

Asteburuan erabakiko dira Binakako Master Laboral Kutxa txapelketako elite mailako finalerdiak. Gogoratu Miriam Arrillaga aginagarra txapelketa honetan parte hartzen ari dela.

Ligaxkako azken norgehiagokak jokatuko dituzte asteburu honetan eta horien artean jakingo dugu zeintzuk sailkatuko diren martxoaren 12an jokatuko diren Laudioko finalerdirako. Larunbat arratsaldean jokatu du partidua Miriam Arrillagak Eskoriatzako pilotalekuan bikote duen Larrarterekin, Aldai eta Mendizabalen aurka. 

 

Martxoaren 12an Laudion jokatuko den finalerdia eta hilaren 26an Zarautzen jokatu diren finalak zuzenean EITB1en bidez jarraitzeko aukera izango da.