2023/03/12 12:00

Aurkezpena

Aginagako Herri Kooperatibaren fundazio eguna

Aginagako Herri Kooperatibaren fundazio eguna
Aginagako Eliza Zaharra elkargunea, Aginaga

Ordua: 12:00.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Zehaztasunak: "Bada denbora bat, zenbait herritar Aginagako herriaren egoerari aurre egiteko elkarrekin batu eta hausnartzen hasi ginenetik. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, parte-hartze diru laguntzarako gure ideia aurkeztu, eta onartua izan ostean,  jada egin dugu bide pixka bat. Prozesu honetan, taldea zertxobait zabaltzea lortu dugu eta horri esker, gure behar ezberdinak asetzeko HERRI KOOPERATIBA bat sortzeko asmoa piztu da. Figura honen bitartez, hainbat proiektu eta bide jorratzeko tresna bat eskuratzeko asmoa dugu. Besteak beste, orain arteko topaketen ondorio nagusietako bat, eguneroko erosketak egiteko denda bat zabaltzeko beharra partekatzen dugula izan da.  Eta, ekitera goaz! Hori dela eta, Martxoaren 12an, igandean, 12:00tan Eliza Zaharra Elkargunera agertzeko gonbidapena duzue honako hau. Bertan, ekimenaren fundazio eguna ospatuko dugu. Gure ideia azaldu, taldea aurkeztu eta luntx girotua izango dugularik.  Animatu eta zatozte gurekin batera ospakizunera".

Antolatzailea: Aginaga Biziberritzen taldea.