69 ontzi lehiatuko dira larunbateko 29. Oriaren Traineru Jaitsieran

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 10a, 11:04

Oria lehiatoki izango dugu larunbat honetan.

9 Llagut Catala, 29 traineru beterano, emakumezkoen 10 traineru talde eta beste 21 gizonezkoenak. 69 ontziek parte hartuko dute guztira, larunbaterako, martxoaren 11rako antolatu duten 29. Oriaren Traineru Jaitsieran. Orio izango du helmuga proba honek, abiapuntua, aldiz, Aginaga. Aginagako bi toki; Mapil eta Sarikola. Proba honen hasiera ikusi nahi duzuenontzako oharra; arratsaldeko 17:30etan abiatuko dira lehen ontziak Sarikolatik. 18:18tik aurrera irtengo dira azkenak Mapiletik.

"Neguko prestaketak lantzen ari diren arraunlari eta elkarte guztiek izan dezatela aukera bere progresioa testatzeko. Guztiek parte hartzea da azken helburua", proba honen antolatzaileen esanetan.

29. ediziora heldu den ekimena hain zuzen, 1995ean hasi zen antolatzen Orio Arraun Elkartea, estropaden udako denboralditik haratago, "traineruetan parte hartzen duten arraunlarien prestakuntza fisikoa eta teknikoa urten guztian zehar" lantzen zela ikusirik. Ordutik ia 30 urteotan, parte hartzaileen kopurua hazten joan da. "Euskal Herriko arraunlariez aparte, hemen izaten ditugu karaniar-majoreroak, katalanak, valentziarrak, andaluziarrak, galizarrak, asturiarrak, kantabriarrak...".

Aurten ere bai:

Martxoak 11, larunbata
Bi ibilbide:
-4000 metrokoa, Aginagako Sarikolatik Oriora. Ontzi mediterraneoek, emakume, jubenil eta beteranoen taldeek parte hartuko dute.
-6000 metrokoa, Aginagako Mapiletik Oriora. "Gizonezko absolutu mailako" traineruek parte hartuko dute.

Sarikola (4 km)
17:30-17:38 Llaggut Catala taldeen irteera.
17:39-18:07 Beteranoen irteera.
18:08-18:17 Emakumezko absolutuen mailako taldeen irteera.

Mapil (6 km)
18:18-18:38 Gizonezko absolutuen mailako taldeen irteera.