Euripeko lehia, Oriako 29. Jaitsieran

Euripean lehiatu ziren larunbat arratsaldean, errioan behera Oriako 29. Jaitsieran parte hartu zuten ontziak.

Orio Arraun Elkarteak antolatutako proba, ohi bezala, Aginagatik abiatu zen. Bi modalitateetan jokatu zen hitzordua. Lau kilometroko jaitsieran parte hartu zutenak Sarikolatik abiatu ziren, 6 kilometroko  luzeradun saiokoak Mapiletik. Lehia bizia izan zen. Aurtengoan, euripean zeharkatu behar izan dute errioa Orion finkatua zuten helmugaraino.

Segidan dituzue antolatzaileek kaleratu dituzten kategoria ezberdinetako sailkapenak. 69 talde lehiatu ziren; 9 Llagut Catala, 29 traineru beterano, emakumezkoen 10 traineru talde eta beste 21 gizonezkoenak.

29. ediziora heldu den ekimena hain zuzen, 1995ean hasi zen antolatzen Orio Arraun Elkartea, estropaden udako denboralditik haratago, "traineruetan parte hartzen duten arraunlarien prestakuntza fisikoa eta teknikoa urten guztian zehar" lantzen zela ikusirik. Ordutik ia 30 urteotan, parte hartzaileen kopurua hazten joan da. "Euskal Herriko arraunlariez aparte, hemen izaten ditugu karaniar-majoreroak, katalanak, valentziarrak, andaluziarrak, galizarrak, asturiarrak, kantabriarrak...". Aurten ere bai.