Aginagako pala txapelketako hirugarren jardunaldia egunotan jokoan

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 15a, 09:09

Hirugarren jardunaldiko partidak jokoak dira jada. Igandean, final laurdenen txanda.

Azken txanpara begira da jada Aginagako Winter Series pala txapelketa herrikoia. Aurreko asteburuan bigarren jardunaldia jokatu ostean, hirugarrenean parte hartzen ari dira egunotan. Gaur jokatuko da partidetako bat, hurrengoak ostiral eta larunbata artean.

Antolakuntzak ohartarazi duenez, igandean azken fasean sartuko da txapelketa. Final laurdenak izango dituzte jokoan Aginagan. Partida hauek modu honetan antolatu ditu antolakuntzak:
A) Lehen sailkatu onena/ 3. sailkatuen artean bigarren onena.
B) Lehen sailkatuen artean 2. onena/ 3. sailkatuen artean onena.
D) Lehen sailkatuen artean txarrena / 3. sailkatua sailkatu ez den taldeko 2. sailkatua.
E) Hirugarrenak sailkatu diren bi taldeetako bi bigarren sailkatuak elkarren aurka.

Final laurdenetatik finalerdietara sailkatuko direnak modu honetan lehiatuko dira:
1) A final laurdeneko garailea/ E- ren garailearen aurka
2 ) B final laurdeneko garailea/ D- ren garailearen aurka

** Lehen eta hirugarren sailkatuen artean onenak zein diren zehazteko baldintzak hauek izango dira:
1) Partida gehien irabazitako bikotea.
2) Berdinketa badago Tanto diferentzia onena duen bikotea.
3) Berdinketa badago, egindako tanto gehiena dituen bikotea.
4) Berdinketa badago bikotekideen adinak batuta bikote gazteena.


Agiña Winter Series pala txapelketa
3. jardunaldia
Martxoak 15, asteazkena
18:00 Agirretxe- Lorenzo / Oskar - Murua

Martxoak 17, ostirala
16:30 Zumeta-Galarraga/ Axi Aranguren-Amaia Munilla

Martxoak 18, larunbata
11:00 Inaxio-Dolo Errasti/Jokin-Enrike 
11:45 Inaxio-Dolo Errasti/ Leire- Ane
16:45 Albaro- Haitz/Josu Arruti-Asier Arruti 
17:30 Leire- Ane/ Beñat- Andoni.

Martxoak 19, igandea
Final laurdenak.

2. jardunaldiko emaitzak
Martxoak 11, larunbata
15:00 Beñat-Andoni 7/Jokin-Enrike 16
16:00 Jon Iartza-Pedro Labaien 1Jon Zumeta- Imanol Galarraga 16
16:45 Albaro- Haitz-3/Oskar- Murua.16
17:30 Leire- Ane/ Inaxio-Dolo Errasti ( atzeratua)

Martxoak 12, igandea
11:00 Agirretxe- Lorenzo 16/ Josu Arruti-Asier Arruti 10

Martxoak 13, astelehena
21:00 Alazne-Iban16/ Axi Aranguren- Amaia Munilla 10.


Sailkapena
A taldea:
P.- Izenak- Pu-I-TA-TK- TD
1-Jokin-Enrike4-2-32-12-+20
2-Beñat-Andoni3-1-23-22-+1
3- Inaxio Murua- Dolo Errasti 1-0-6-16--10
4- Leire- Ane 1-0-5-16--11

B taldea
P.- Izenak- Pu-I-TA-TK- TD
1-Jon Zumeta- Imanol Galarraga.4-2-32-3-+29
2- Alazne-Iban 3-1-18-26--8
3-Jon Iartza- Pedro Labaien.3-1-17-27--10
4- Axi Aranguren- Amaia Munilla.2-0-21-32--11

D taldea
P.- Izenak- Pu-I-TA-TK- TD
1-Agirretxe- Lorenzo.4-2-32-10-+22
2 Josu Arruti- Asier Arruti.3-1-26-22-+4
3- Oxkar- Murua 3-1-22-19-+3
4- Albaro- Haitz
2-0-3-32--29