19. Soinurbil

Herriko dantzari eta musikarien emanaldia gaur, Soinurbil abiatzeko

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 16a, 08:35

Orbeldi eta Zumarteren emanaldi bateratua, gaurko 19. Soinurbil zikloaren lehen hitzorduan.

Musika eta dantza uztartuko ditu 19. Soinurbil zikloaren hasierak ostegun honetan izango den lehen hitzorduan. Orbeldi eta Zumarte bateratuko dituen saioa iragarri dute, martxoaren 26ra luzatuko den ekimena abiatzeko. Aurtengo hemeretzigarren edizioa ohi baino ziklo luzeagoa izango da. Astebeteko tartea gaindituko du. Horrez gain, toki gehiagotara hedatuko dute Soinurbil; Sutegira, herriko frontoira eta kaleetara, Salbatore Elizara, edota gaur bertan, Aginagako Eliza Zaharrera.


19. Soinurbil

Martxoak 16, osteguna
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
Zehaztasunak: “Zumarte Usurbilgo Musika Eskolako talde instrumental desberdinek kontzertua eskainiko dute eta Orbeldi Dantza Taldeko kideak ere bertan izango dira emanaldian parte hartzen”.

Martxoak 18, larunbata
Orquesta Reusonicaren tailerra eta kontzertua:
11:00 Musika Eskolan.
19:00 Frontoian. Izen-ematea doan, usurbilkultura.eus plataforman.
Artistak: Rocco Papìa, Xavi Lozano, Antonio Sánchez Barranco.
Zehaztasunak: “Materialen berrerabilpen sortzailea, world-jazza eta musika tradizionala kontzeptu bakar eta liluragarri batean batzen dira. Ezohiko objektuekin musika egiten esperientzia luzea duten hiru musikari biltzen dira musika sormena gainezka duen kontzertu batean. Kontzertu berria, auto-eraikitako instrumentuekin egina. Topaketa bakarra eta desberdina, musikan, hondakinezko objektuak eta materialak sormenez berrerabiltzeari buruz trebeziazko ausardiaz sentsibilizatzea helburu duena.”.

Martxoak 20, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.
Tokia: Salbatore Eliza.

Martxoak 21, asteartea
18:00 “Kiliklon Txorotxaranga” kalean.

Martxoak 22, asteazkena
19:00 Astigarragako musika eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Martxoak 23, osteguna
19:00 Pol Álvarez i Vicianaren organo kontzertua Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: “14 urte zituenetik ari da kontzertista bakarlari gisa. Halaber, kontzertuak eman ditu laguntzaile gisa, bai Katalunian, bai nazioarteko jaialdietan. 2017az geroztik, Kirchenmusiker (organo
jotzaile titularra eta koru zuzendaria) da Alt Heumaden elizan, Stuttgarten”.

Martxoak 24, ostirala
18:30 Habia taldearen “Hiru hari, hiru ahots” emanaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Tradiziotik ateratako doinuak eta beraien sorkuntzakoak jotzen dituzte”.
Sarrera: 5 euro, aurrez usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.

Martxoak 26, igandea
12:15 Caparrosoko musika banda kalean.
13:00 Kontzertua frontoian.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa.