AGINAGA WINTER SERIES

Agirretxe-Lorenzo eta Zumeta-Galarraga bikoteek jokatuko dute finala

Erredakzioa 2023ko mar. 27a, 11:17

Aginagako txapelketa berria azken txanpan murgildu da. Larunbat honetan jokatuko dira aginagarren arteko partida eta final handia. Norgehiagoka hauen ondoren festa giroan batuko dira jokalariak eta zaletuak, Eliza Zaharrean iragarri duten festan.

Giro ederra nagusi izan da martxoan zehar Hariztitxo pilotalekuan. Lehiatik harago, partehartzaileen eta aginagarren arteko adiskidetasuna nagusitu da. Eta horrela iritsi da Aginaga Winter Series izenekoa, final handira. Emaitza izango da gutxienekoa, ondorengo festak elkarlotuko baititu garaileak zein galtzaileak.

 

Aldaketak finaleko karteleran

Aginaga Winter Serieseko 3. eta 4. postuak argitzeko partida iragarrita bazegoen ere, azken orduan aldaketa bat egin dute antolatzaileek. Horren ordez, “agiñarren arteko partida jokatuko da. Hau 3. eta 4. postuaren partida jokatuko genuenon adostasunarekin egin da. Politagoa iruditu zaigu!”, adierazi digute ohar baten bidez.

 

Aginaga Winter Series

Martxoak 26 igandea, Finalerdietako emaitzak:

17:00etako partidan:

Agirretxe/Lorenzo 22

Enrike Huizi/Jokin Zubiaur 21

 

18:00etako partidan:

Jon Zumeta/Imanol Galarraga 22

Asier Arruti/Jon Olaizola 7

 

Apirilak 1 larunbata, Aginaga Winter Serieseko final handia:

17:00 Agiñarren arteko partida:

Xabier Murua-Dolo Errasti

Alazne Arruti-Iban Arruti

 

18:00 Final handia:

Imanol Agirretxe- Beñat Lorenzo

Jon Zumeta-Imanol Galarraga

 

Oharra: Bi partidak galtza zuriz jantzita jokatu beharko dira.

 

Bi partiden ondoren, festa Aginagako Eliza Zaharrean.