Aginaga Winter Series

Aginaga Winter Series txapelketa festa batekin amaituko da

Erredakzioa 2023ko mar. 29a, 07:05

Larunbat honetan jokatuko da Aginaga Winter Serieseko final handia. Aurretik, aginagarren arteko partida ikusteko aukera izango dute Hariztitxo pilotalekura hurbiltzen direnek. Martxoaren 3an abiatu zen txapelketa larunbat honetan amaituko da, Eliza Zaharrean iragarri duten festa batekin.

Apirilak 1 larunbata, Aginaga Winter Serieseko final handia:

17:00 Agiñarren arteko partida:

Xabier Murua-Dolo Errasti

Alazne Arruti-Iban Arruti

 

18:00 Final handia:

Imanol Agirretxe-Beñat Lorenzo

Jon Zumeta-Imanol Galarraga

 

Oharra: Bi partidak galtza zuriz jantzita jokatu beharko dira.

 

Bi partiden ondoren, festa Aginagako Eliza Zaharrean.

 

Imanol Agirretxe-Beñat Lorenzo eta Jokin Zubiaur-Enrike Huizi bikoteen arteko finalerdiko irudiak dituzue ondoko hauek. Argazkiak: Aginaga Winter Series.