Aginagako historian nabigatzen aritu dira bertako eskolakoak

Noaua Aldizkaria 2023ko mar. 31a, 16:16

Garai bateko ontziolei buruz egin duten lanketa aurkeztu dute Aginagako eskolekoek.

Sorterriko historiaz blaitu dira Aginagako eskolakoak agurtu berri duten 2022-23 ikasturteko bigarren hiruhileko honetan. Uraren inguruko proiektua landu dute eta Oriaren iraganean barneratu dira. Errioan bazuten zer arakatua. Punta-puntako ontziolen lekukoa izan baitzen ibaia, aurreko mendeetan. Gai honi buruzko lanketa aurkeztu diete gaur ikasleek, eskola kide dituztenei, etxekoei, lagunei... 

QR kodeak jarri dituzte, garai batean ontziolen lekuko izan zen errioko puntu ezberdinetan eta modu horretan ontziolen mapa osatu dute: Urdaiagan, Zakoetan, Mapilen eta Orioko Mutiozabalen. Kodeon bidez, ikasleek ontziola hauei buruzko informaziora hel gaitezke; idatzizkora nahiz argibideokin sortu duten audioetara. Errioak eta Aginagak garai batean ontzigintzaren sektorean izandako garrantzia nabarmena agerian utzi digute. 

Mapileko ontziola
Testua
Audioa