Agiña Winter Series txapelketak baditu garaileak: Jon Zumeta eta Imanol Galarraga

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 1a, 19:21

Jon Zumeta eta Imanol Galarraga izan dira I. Agiña Winter Series pala txapelketako lehen garaileak. Lorenzo eta Agirretxe izan dituzte aurrean, baina bikote gazteak lortu du garaipena. Aginagarren arteko partida jokatu dute lehenago Xabier Murua eta Dolo Errastik, Alazne eta Iban Arruti anai-arreben aurka.