Aginagar ukitu ezin nabarmenagoa zuen sari banaketa ekitaldiarekin amaitu dute larunbat arratsalde honetan Aginagako Eliza Zaharrean, joan den hilabete osoan jokoan izan den Agiña Winter Series pala txapelketa herrikoia. Bertan jantzi die antolakuntzak txapela lehiaketa honetan nagusitu direnei; bertan zozketatu dituzte baita bertako sagardotegi eta jatetxeetarako otorduak edota Aginagako produktuez ederki hornituriko otarrak. "Han Goiko Arrautzak", Iyarbeko esnea, Cantabrica arraindegia, Mayoz angulak, Txapartegi harategia, Sekaña erretegia, Mapillerrekako babarrunak... jaki goxo askook etxeratu dituenik izan da, Ariztitxo frontoian txapelketako azken neurketak gertutik ikusten aritu den bitartean, errifak erosi dituztenen artean.
Aipatu moduan, bi izan dira jokatu diren neurketak; txapelketako finala bera, eta aldez aurretik, aginagarren arteko neurketa. Hemen emaitzen berri:
-Aginagarren arteko partida: Xabier Murua-Dolo Errasti 19-22 Alazne Arruti-Iban Arruti
-Finala: Imanol Agirretxe-Beñat Lorenzo 12- 22 Jon Zumeta-Imanol Galarraga