Aitor Aranguren Errasti, buruz burukoaren atarian

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 5a, 10:48
Aitor Aranguren, binakako pilota txapelketako partidetako batean aginagarrez inguratua.

Larunbatean ekingo dio aginagarrak buruz buruzko pilota txapelketari Ezkarain.

Binakako pilota txapelketaren ostean, etenik ez; buruz buruzkoari ekingo zaio ostiral honetan bertan, apirilaren 7an. Egun horretan Lekeition, apirilaren 8an Bastidan, hilaren 9an Ezcarayn eta biharamunean Tolosan jokatuko dira lehenengo neurketak, final-zortzirenetako partidak hain zuzen. Haietako batean, Errioxako Ezkaraiko San Lorenzo pilotalekuan abiatuko du txapelketa Aitor Aranguren Errasti aginagarrak. Igande honetan bertan, apirilaren 9an, 17:00etan hasita, Dario izango du aurkari.

Bestalde, bezperan, Arabako Bastidan jokatuko den final-zortzirenetako beste partida baten aurretik, binaka lehiatuko da aginagarra Larrazabalekin batera, Laso-Iztueta bikotearekin. Larunbat arratsaldean, apirilaren 8an, 17:15ean hasita bertako udal kiroldegiko pilotalekuan.

Lehen neurketa hau irabaziko duten lau pilotari sailkatuko dira final-laurdenetarako. Aurkari izango dituzte Laso, Ezkurdia, Jaka eta Altuna III.a. Hain zuzen, bi lehiakide bi multzo osatu ditu antolakuntzak. Batean dago Aranguren eta harekin, Laso, Jaka, Artola, Urrutikoetxea eta Alberdi. Bestean dira Ezkurdia, Altuna III, Elezkano II, Elordi, Dario eta P. Etxeberria.