Irailetik aurrera Zirimaran edo multikiroletan parte hartu nahi duten gaztetxoen gurasoei begirako deialdi sorta egunotan. Maiatzaren 15ean 2023-24 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu aurretik, ate irekien saioak eta informazio bilerak iragarri dituzte egunotarako. Lehenengo ate irekien saioa, astelehen honetan bertan, hilaren 8an, Aginagan, 16:45-18:15 artean.
Ekimenon sustatzaileek gogorarazi dutenez, "Eskola Kirolean parte hartzeko derrigorrezkoa da kiroldegiko bazkide izatea, norbanako edo familiako modalitatean; 2021az geroztik, eskolaz kanpoko kirolean aritzeko zein kiroldegiko abonamendurako hobariak edo dirulaguntzak daude, norberaren errentaren araberakoak".
Informazio bilerak
Hurrengo ikasturteko Eskola Kiroleko Zirimara (LH1-2-3-4) eta multikirolen (LH5-6) informazioa
eman eta plangintza aurkezteko informazio bilerak deitu dituzte egunotan:
• Maiatzak 9: LH1 eta LH4 artean egongo diren ikasleen familientzat. (Agerialdeko
jangelan, 17:00etan).
• Maiatzak 11: LH5-6 mailatan egongo diren ikasleen familientzat. (Agerialdeko jangelan,
17:00etan).
Ate irekiak
Zirimara hobekiago ezagutzeko ate irekien saioak antolatu dira:
Zirimara Usurbilen:
• Maiatzak 9 eta 16. HH5-LH1-LH2 (16:30 – 18:30)
• Maiatzak 11 eta 18. LH3-LH4 (16:30 – 18:30)
Zirimara Zubietan:
• Maiatzak 10 eta 11. 16:45-18:15.
Zirimara Aginagan:
• Maiatzak 8 eta 15. 16:45-18:15.
Zirimara familian
• Maiatzak 9 eta 16. 0-6 urte (17:30-18:30).
Izen-ematea
Hilabete honetako bigarren hamabostaldian zabalduko dute 2023-24 ikasturtera begirako izen-ematea; maiatzaren 15etik 26ra. Online bideratu beharko da, esteka honetan: Eskola Kirola.
Ordainketa: ES45 3008 0259 1121 8354 1214 (ikastolako kontu korrontea).
Ordainketaren agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidali behar da.