Saneamenduari lotutako lanak Aginagan

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 16a, 08:13

Saneamendu lanok zenbait eragozpen eragingo dituzte Aginagako bi eremuetan.

Datorren astean hasi eta gutxienez bi asteko iraupena izango duten lanok zenbait eragozpen eragingo dituzte Aginagako bi eremuetan, ostegun honetatik aurrera. Eliza Zaharretik Etxebesteko taberna tartea “partzialki itxita egongo da”, ohartarazi du Usurbilgo Udalak, “gauez pasatzeko aukera egongo den arren, kotxeak ezingo dira bertatik pasatu egunez, zanga bat ireki behar baitute”. Bestalde, Maioz inguruko aparkalekuan ere “zanga bat ireki behar dute. Kasu horretan, aparkalekua erabilgarri izango da, baina makinaria aurrera eta atzera ibiliko da bertatik”.

Errepideko errei bat itxita
Hilabetez etenda egon ostean, gizonezkoen eta emakumezkoen txirrindularien Itzuliak igaro direnean N634 errepideko hobekuntza lanei berrekin zieten aste hasieran. Errei bat itxi dute berriz Troia eta Txikierdi artean. Semaforo bidez kudeatuko dute eremu hau, lanok amaitu artean.