Perli eta Koxkolok abentura zirraragarri bat egin dute Aginagan

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 27a, 18:21

Perli eta Koxkolok abentura zirraragarri bat bizi izan dute Aginagako Eliza Zaharrean arratsaldean. Dozenaka ume hurbildu dira Perli eta Koxkolorekin alltxorra bilatzeko asmoz. 

Perlik eta Koxkolok bidaia zoragarria bizi izan dute munduko hainbat uharte zeharkatuz. Istorio eta abentura liburuei omenaldia egin diete ikuskizunean: Verne, Stevenson, Defoe... Abenturaz betetako ipuin musikatu dibertigarria izan da elkar hobeto ezagutzen eta gehiago maitatzen ikasteko.