"Irribarrea barra-barra" atzo gauean Aginagako Eliza Zaharrean

Noaua Aldizkaria 2023ko maiatzaren 28a

Bakarrizketa gau bikaina borobildu dute bart Aginagako Eliza Zaharrean estreinakoz antolatutako gala berezian. Mirari Martiarena, Xabin Fernandez, Bea Egizabal eta Idoia Torregarairekin bi orduz barrez lehertzeko aukera bikaina izan da dozenaka eta dozenaka herritarrentzat.