Pilota eta Gipuzkoako Dardo Kopa asteburuan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 2a, 07:59

Dardo txapelketa, pilota, sega, Aztarri-Cup... Asteburu hau ere izerdi patsetan datorkigu.

Gipuzkoako Dardo Txapelketa Aginagan
Larunbat honetan, ekainaren 3an jokatuko dute, egun osoz Aginagako Eliza Zaharrean. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, "aurten ere ia 100 dardozale gerturatuko dira, txapelaren bila. Bizkaia, Nafarroa, Araba, Catalunya, Portugal, gipuzkoarrak... izango ditugu lehian, eta pasa den urteetan bezala, maila bikaina ikusi ahal izango da. Hurreratzen diren guztiek izango dute kirol honetaz gozatzeko aukera", egin dute gonbita. Txapelketa bi modalitateetan jokatuko dute: goiz partean bakarkako txapelketa, binakakoa arratsaldean.


Aztarri-Cup
Abian den Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladaren txapelketak segida izango du ostiral iluntze honetan frontoian.

Sega
Euskal Herriko 14. Bakarkako Sega Ligaren baitan, Jugatx Agirre herrikidearen hirugarren eta azken jardunaldia, igandean, ekainaren 3an, 17:00etan Altzon.

3. Uxue Trail lasterketan izen-ematea
Mendi lasterketa solidarioan izen-emateko epeak zabalik jarraitzen du kronoak.com atarian. Lasterketa luzea (20 km), motza (11,5 km), Uxue Paseoa (5,5 km) eta dortsal solidarioa izango dituzue aukeran. Ekainaren 18an izango da 3. Uxue Trail. 9:00etan abiatuko da frontoitik.

Errebotea Zubietan
Igandean, ekainaren 4an, Euskal Herriko errebote txapelketako neurketa Zubietako plazan. 11:00etan hasita, Zubieta eta Baigorri lehiatuko dira. "Azaldu plazara", egin dute gonbita Zubieta Pilota Elkartekoek.

Pilota partidak
Ekainak 2, ostirala
18:00 Usurbilgo frontoian:
1) Infantilak (errendimentua) final laurdenak: 
Pagazpe (Indakoetxea-Jauregi) - Abantzu 2
2) Usurbilgo kadeteen txapelketa:
Pagazpe (Alejo-Errasti) - Tolosa (Perurena-Elola)
3) Usurbilgo 50. Senior txapelketa:
Galartza-Gartzia (Larraul-Bergara) - Orbegozo-Aranburu (Orio)

Ekainak 3, larunbata
16:30 Usurbilgo frontoian:
1) Alebinak (Errendimentua 2. maila):
Pagazpe (Alejo-Alejo) - Añorga
2) Kadeteak Gipuzkoako txapelketa (2.mailan) ekialdeko final zortzirenak: 
Alejo (Pagazpe) - Eple (Oiarbide)

18:30 Usurbilgo seniorren binakako txapelketa:
1) Elola-Aizpuru (Tolosa) - Odriozola-Alonso (Zestoa)
2) Santxo-Urruzola (Usurbil) - Zabaleta-Olaiz (Oiartzun)

Ekainak 4, igandea
11:30 Kadeteen Usurbilgo Txapelketa:
Zufiria-Oñate (Villabona) - Aburuza-Pagola (Añorga)

2) Seniorren 50. Txapelketa binaka:
Astiz-Villanueba  (Larraul-Zugarralde) - Barbajero-Garatea (Atarrabia)