2022-23 ikasturte amaiera

Ikuskizun ederra eskainiz, oholtzatik agurtu dute ikasturtea Aginagako eskolakoek

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 22a, 10:09

Esketxak, dantza, jolasak, antzezlanak, ipuinak... Denetariko arte diziplinak tartekatu dituzte Aginagako eskolakoek asteazken honetako ikasturtearen agurreko ikuskizunean.

Akabo 2022-23 ikasturtea baita Aginagako eskolakoentzat ere. Ikusten duzuen moduan, Eliza Zaharreko oholtza gainetik agurtu dute asteazken honetan, ikuskizun eder askoa eskainiz gainera. Ekitaldian batu zituzten guraso eta lagunak. 

Azken aldian ondu dituzten esketx, jolas, trebetasun erakustaldi, antzezlan, ipuin kontaketa eta bestelako arte diziplinak uztartu zituzten emanaldi borobil eta txalotua eskaini zuten ikasleek.