Garbigune mugikorra Txokoalden egongo da datozen egunetan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 27a, 08:03

Gaurtik aurrera, garbigune mugikorra Txokoalden izango da. Era honetan, etxeko hondakinen berrerabilpena eta birziklatzea sustatu nahi da. 

Garbigune mugikorra ibiltaria da. Auzoz auzo mugitzen dute. Hondakinak bere horretan bota behar dira, poltsarik gabe.

Abuztuaren 3ra bitarte egongo da Txokoalden. Abuztuaren 3an garbigune mugikorra Santuenera eramango dute eta bertan egongo da beste astebetez.