Donostiako Klasikoko txirrindulariek herritarren animo eta babesa jaso dute

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 29a, 11:49

Goizeko 11:00ak pasatxoan igaro dira Donostiako Klasikoko txirrindulariak N634 errepidetik. 16:00ak pasatxoan berriz igaroko dira.

Txirrindularien zeharkaldia gaurkoan, zeharkaldi bikoitza, gainera. Donostiako Klasikoa bidean da larunbat goiz honetatik. 42. edizio hau ere, ohi bezala, Gipuzkoako hiriburuan hasi eta amaituko da. Bidean, Usurbil eta Aginaga zeharkatuko ditu bitan N634 errepidetik barrena. Lehenbiziko zeharkaldia gaur goizean egin dute, 11:00ak pasatxoan. Bide bazterrean bildutako herrikideen babes eta animua jaso dute.

Baina, adi, txirrindulariok bigarren aldiz ikusteko aukera izango dugu larunbat arratsalde honetan bertan, 16:00ak pasatxoan. Goizean gertatu den moduan, ordu horren bueltan ere itxi egingo dute tarte batez N634 errepidea. Oriotik barrena Aginagan sartuko dira eta handik Usurbil aldera etorriko dira.